Lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesuetan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak

Datorren 2023ko irailaren 28an argitaratuko da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko deialdi hauetan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duena:

  • Arte grafikoetako laguntzailea
  • Garbiketa-burua
  • Garbitzailea
  • Ikuztegiko laguntzailea
  • Laborategiko garbitzailea
  • Saileko gidaria
  • Sukaldaria
  • Sukalde eta jantokiko arduraduna
  • Sukalde eta jantokiko laguntzailea
  • Sukaldeko arduraduna

Ebazpen horretan bertan, kategoria horietako prozesuetan lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen izenen zerrenda jasoko da, baita honako hauena ere:

  • Arte grafikoetako laguntzailea
  • Inprentako arduraduna
  • Peoia
  • Gaueko jagolea
  • Itsasontziko arduraduna

Azkenik, ebazpen horretan ezarriko da aipatutako deialdi guztietan lanpostuak hautatzeko epea. Epe hori 2023ko urriaren 2tik 16ra bitartekoa izango da.