200 profesionalek bizitzaren amaiera aztertuko dute Iruñean, asistentziaren eta zuzenbidearen ikuspegitik

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, Heriotza Duinaren Behatokien Estatuko lehen jardunaldia antolatu du Iruñean, arlo horretan adituak diren 200 profesionalen parte-hartzearekin. Saioak Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Zientzien Fakultateko areto nagusian egin dira, eta Espainian dauden hiru behatokietako ordezkariak bildu dira: Asturias, Katalunia eta Nafarroa.