Eusko Jaurlaritzak onartu berri du V. Gazte Plana

Gazte Plana Eusko Jaurlaritzaren zeharkako gazte-politika bultzatzeko dokumentua da eta 1999tik hona oso tresna baliogarria izaten ari da. Oraingo honetan, V. Gazte Plana berrikuntzekin dator, 2022an onartutako Gazteriaren Legea dela-eta.

Plan berri honek Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa bultzatzeko, gazteen garapena errazteko eta gizarte-eraldaketan inplikatzeko hartzen dituen neurriak biltzen ditu, eta gazteen emantzipazioarekiko kezka sakoneko testuinguruan kokatzen da; honen guztiaren ondorioz, gazteen beharrak Eusko Jaurlaritzaren lehentasun estrategiko bihurtu dira. Gazte Planean biltzen den politika integral honen bidez lortu nahi da, 2030erako gazteen emantzipazio-tasa % 50era hurbiltzea (maila horretan kokatzen da Europar batasunaren batez bestekoa, % 50,6, eta emantzipatzeko batez besteko adinari dagokionez, erronka 28 urtetik behera izatea.