REBEL TICKETS aplikazioa orain eskuragarri zure mugikorrean

Bilboko eta inguruko gazteriak jada entzungo zuen birslamentari lotutako @reventabilbao izeneko instagram kontu ezagunari buruz. Lan eta garapen teknologiko askoren ondoren, eta izen aldaketa bat eginda, REBEL TICKETS-ek bere mugikor aplikazioaren merkaturatzearen berri ematen du. Orain, modu seguru, erraz, eroso eta eskuragarriago batean erosi zein saldu ahal izango dituzu zure sarrerak.

REBEL TICKETS, diskoteketan berezitutako gaueko sarreren birsalmentarako sortutako marketplace-a (orain App-a ere) da non erabiltzaileek ticket-ak era seguru eta arinean saltzeko eta erosteko aukera duten.

Hasiera batean, instagrameko kontuan sarrerak saltzen zituzten erabiltzaileen historiak partekatzea soilik zen hura, erabat aldatu da. Eboluzio ikaragarria izan du proiektuak eta gaur egun, jaizaleen sarrerak era seguruan saltzeko zein erosteko birsalmentako plataforma teknologikoa bilakatu da REBEL.

REBEL TICKETS, startup bizkaitarra da. Asier Bengoa, Nerea Astorkiza, Nerea Zarragoitia, Jon García eta Anartz San Juanek osatzen dute taldea Unai Carmonarekin (Coben taldearen eskutik) batera. Danetara, 9 gazte dira proiektu berritzaile honetan lanean direnak, beraz REBEL TICKETS, Z belaunaldiak sortutako eta Z belaunaldiarentzako proposamena da.

Zertarako balio du REBEL TICKET aplikazioak?

Aplikazioa erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko sortu da. Jakinarazpenak, segurtasuna bermatzeko teknologia, erosle edota saltzailearekin komunikatzeko chat-a… dira gaur egun plataforman dauden funtzionalitate batzuk baina app-ari esker, beste hainbat izango dira: eskuragarritasun eta abiadura gehiago, jakinarazpenak, sarrerak mobileko wallet-ean gordetzeko aukera… orokorrean, esperientzia askoz hobea erabiltzailearentzat.

Nahiz eta birsalmenta gai eztabaidatsua izan, beti existituko den errealitatea da eta REBEL TICKETS-eko taldeak argi du, ondo egin behar den praktika bat da. Horretarako proiektu hau bezalako soluzioak eman behar dira, kezka eta freudeak ekiditeko eta esperientzia seguru eta fidagarria bermatzeko.

REBEL TICKETS