Zortzi eskolatako 300 bat ikaslek hiria zaintzaren alde `konbentzituko’ dute

Ikasleek paseo bat emango dute autobus turistikoan eta Donostiako Udala bisitatuko dute

Lehen Hezkuntzako 6. mailako 300 ikasle inguruk eta eskolatze-arazoak dituzten nerabeek ekimen berri batean parte hartuko dute ikasturte honetan, balioetan hezten laguntzeko.

Cristina Lagé Hezkuntza zinegotziak eman du ekimenaren berri, Ekialdeko Barrutian dauden zortzi ikastetxeekin batera. Ikastetxe horiek izango dira proposamena gauzatzen lehenak. Altza Ikastetxea, Mendiola, La Asunción, Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondoko Ikastola, Herrera Ikastetxea, Oleta eta Adsis fundazioa dira, eskolatze-arazoak dituzten nerabeekin lan egiten dutenak.

Ikasleek «Hiritartasuna eta Balioak» ikasgaiaz baliatuko dira herritarrak donostiarra izatearen balioaz eta hiria zaintzearen garrantziaz konbentzitzeko marrazki edo idatzi baten bidez, zinegotziak azaldu duenez.

Ikasleek bus turistikoan paseatuko dute Donostian zehar bisitariak balira bezala, eta hiriko leku adierazgarriak ezagutuko dituzte. Udaletxea ere bisitatuko dute, eta bertan hitzaldi txiki bat jasoko dute aniztasunaren errespetuari buruz, hiriaren garbitasunari buruz, hiriko artearen praxi on eta txarrei buruz, etab.

Hilabete bakoitzean marrazki bat aukeratuko da, eta horiekin guztiekin publizitate-kanpaina bat egingo da, urtebete barru biztanleek hiria zaintzea sustatzeko, adierazi du Lagek. Hilabete bakoitzeko irabazleek Chillida Lekura bisita gidatua egiteko eskubidea izango dute, eta parte hartzen duten marrazki guztiak Garbera merkataritza-gunean egongo dira ikusgai.