141 hautagai 2024ko Urrezko Danborra izateko

Donostiako Udalak 2024ko Urrezko Danborra jasotzeko behin betiko hautagaitzak aztertzeko eta balioztatzeko prozesua amaitu du, eta bertatik 141 hautagai atera dira saridunak izateko.

Bozeramaileen Batzordeak gehienez hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketa egiteko edo, adostasun handia badago, sariduna izendatuko du.

Guztira 366 pertsona fisikok eta elkarte batek parte hartu dute. Jasotako hautagai-zerrendetatik, 211 taldekatu dira eta 14 baztertu. Hala, 141 hautagai gelditu dira 2023ko Urrezko Danborraren aukeraketa prozesuan.

Baztertuak izan direnak arrazoi ezberdinengatik izan dira: proposatutako hautagaiak izaera juridikorik ez dutelako, saria beste urte batean jaso zutelako edo proposatutako hautagaiak prozesuan parte hartu nahi ez duela adierazi duelako.