Bikaintasunak eta kalitateak gora egiten jarraitzen dute hezkuntza publikoan

Bikaintasunak eta kalitateak gora egiten jarraitzen dute Nafarroako hezkuntza-sistema publikoan, Hezkuntza Departamentuak gaur goizean onartu duen bezala, Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 33 ikastetxeri ‘Kalitatezko Zentro’ eta ‘Bikaintasunezko Zentro’ sariak emanez. Ikastetxe horiek arrakastaz diseinatu eta ezarri dituzte Departamentuaren berezko araudiaren arabera kalitatea kudeatzeko sistemak.