Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriari buruzko azokaren laugarren edizioa jasoko du Ficobak

MUBIL Mobility Exporen laugarren edizioa jasoko du apirilaren 17an eta 18an Ficobak, Gipuzkoako azoka-esparruak. Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala da. Dagoeneko izena eman daiteke.

MUBILek (Euskadiko mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren poloa) sustatzen du ekitaldia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza du. Elkargune profesionala izango da, eta sektoreko puntako enpresek mugikortasun jasangarriaren arloko haien produktuak, zerbitzuak eta soluzioak aurkeztuko dituzte, bai industrialak, bai digitalak.

Mugikortasun garbi, irisgarri, seguru eta konektatu baterako trantsiziorako beharrezkoak diren hornitzaileak daude MUBIL Mobility Expon: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak, kargatzeko azpiegiturak, bateriak, IKTak, ITSak, energia hornitzaileak…

Erakusketa eremuan hainbat jarduera izango dira. Adibidez, hitzaldi-programa bat, non Estatuko zein nazioarteko adituek sektorearen aurreikuspenak partekatuko dituzten; City Market Place, non Europako hiri batzuek hiriko mugikortasun jasangarriarekin lotuta dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzten; eta Text Drive, ibilgailu elektrikoak, hibridoak, gas bidezkoak eta hidrogeno bidezkoak erakusteko eta probatzeko kanpoko eremua.