Lehendakariak Gernikako bonbardaketan hildakoen omenaldian parte hartu du

Lehendakariak Gernikako bonbardaketaren biktimak gogora ekartzeko egindako omenaldian parte hartu du, gaur arratsaldean. Bonbardaketaren 87. urteurrena betetzen denean, Zalloko hilerrian errespontsu eta lore-eskaintza egin dira hildakoen omenez.

Eusko Jaurlaritzaren izenean honako hauek hartu dute parte: Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak; Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak; Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak; eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.