Bilboko Udaltzaingoak atxilotu zuen apirilaren 1ean bikotekidea Basaurin hiltzea egotzita den gizona

Bilboko Udaltzaingoak joan den ostiralean, apirilak 10, 23:30ak pasata, Erribera kalean atxilotu zuen apirilaren 1ean bikotekidea Basaurin hiltzea egotzita den gizona.

Kasu honetan, gizonari indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta-delitu bat egotzi diote, bi gizonen aurka egindakoa, eta kolpe batzuk eman zizkien aurpegian.

Hori guztia polizia-atestatuan islatu da. Gainera ostiral arratsaldean ere akusatuaren aurka jasotako beste salaketa bat beste pertsona bati lesio larriak eragiteagatik. Eta, horrekin batera, epaileak Basauriko espetxeratzeko agindua eman du.