Foru Aldundia paper eta kartoiarentzako edukiontziak aldatzen hasi da lurraldean, hondakinen kudeaketan efizientzia areagotzeko

Arabako Foru Aldundiak aste honetan ekin dio lurraldeko paper eta kartoi hondakinak biltzeko edukiontziak aldatzeari. Egungo edukiontziak, 1.080 dira zerbitzuari atxikitakoak, kako bikoitzeko karga bertikalekoak dira, eta pixkanaka ordeztuko dira bilketa automatizaturako eta aldebiko bilketarako egokia den krokatze sistema duten karga bertikaleko edukiontziekin.

Azpiegitura berriak dagoeneko martxan daude Aiaraldean, eta gainerako edukiontziak pixkanaka ordeztuko dira lurralde osoan.

Papera eta kartoia biltzeko zerbitzuaren kudeaketak, kamioi berriez hornitzea ere badakar berarekin,
”hondakinen kudeaketaren eraginkortasunean aurrerapen erabakigarria ekarriko duten baliabide materialak ekarriko ditu, bilketa arin, ordenatu eta jasangarria erraztuz», azpimarratu du Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun diputatuak.

Saray Záratek nabarmendu duenez, «papera eta kartoia gaika biltzeko azpiegitura berrietan inbertitzea funtsezkoa da zerbitzuaren kalitatea handitu eta hobetzeko eta ekonomia zirkularreko eredu sendoago lortzekotan aurrera egiteko».

Ildo horretan, azpimarratu duenez, «papera eta kartoia biltzeko sarea ondo dimentsionatuta eta ekipatuta badago, nabarmen handitzen dira materiala berreskuratzearen tasa eta murriztu egiten da inpropioen presentzia».

Papera eta kartoia biltzeko zerbitzua

Garbialdi enpresa arduratzen da 2025eko abuztutik papera eta kartoia biltzeko zerbitzuaren kudeaketaz, Daorje enpresak kontratua lagatzeko eskritura formalizatu zuenetik. Enpresa horrek bi urte zeramatzan zerbitzua ematen.

Zerbitzu horren barruan sartzen dira, adjudikaziodunaren beraren instalazioetan papera eta kartoia jasotzeaz eta kudeatzeaz gain (instalazioek pisatzeko baskula izango dute), edukiontziak jartzea, edukiontzi sareari eta, oro har, zerbitzuari atxikitako baliabide guztiei dagozkien mantentze lanak eta konponketak egitea.

Enpresak edukiontzi sarearen bidez bildutako paperaren eta kartoiaren karakterizazioak egin beharko ditu urtero, jarraipen txostenak egin beharko ditu, eta zerbitzuari atxikitako edukiontzien eta ibilgailuek jarraitutako ibilbideen inbentario erregistroa eguneratuta eduki beharko du. Ibilgailu horiek lokalizazio gailuak izango dituzte.