Bingen Zupiria da Cyberzaintzako Administrazio Kontseiluko buru izan da

Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordeak eta Javier Dieguez Cyberzaintzako zuzendari nagusiak lagunduta,  Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2026ko lehen bileraren buru izan da. Bilera horretan, besteak beste, 2025eko ekitaldiari buruzko balantzea egin da.

Batzarra Cyberzaintzak Arabako Teknologia Parkean duen egoitzan egin da  eta besteak beste, 2025eko jarduera-memoria eta aurrekontua betetzeari buruzko memoria onartu dira. Gainera, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren jardueraren jarraipena egiteko eta 2026ko Ekintza Plana aurkezteko balio izan du.