Turismok El Castillo Perdido atera du, enogastronomia misteriozko abentura bihurtzen duen soinu-fikziozko seriea

Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak El Castillo Perdido aurkeztu du; hau da, sei ataleko seriea, soinu-fikziozkoa, turismoa entretenimendutik sustatzea irudikatzen duena. Horrela, misterioa ondare eta gastronomiarekin konbinatzen du, benetako esperientziak bilatzen dituzten entzule digitalekin konektatzeko.

Seriea , SpotifyYouTube eta VisitNavarra.es kanaletan eskura daiteke. Gaur, astelehena, lehen atala estreinatu da, eta hurrengoak ikusgai izango dira datozen hiru asteetako ostegun eta astelehenetan. Proiektua Nafarroa Enogastronomikoa Marketin Digitaleko Planaren barruan kokatzen da, Turismo Zuzendaritza Nagusiak burutua Europako Next Generation funtsen eta Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantzaketarekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).