Lurralde Kohesioak 942.874 euroko inbertsioa bideratu du Biurrun-Olkotzeko Udaletxe eta Kontzeju Etxe berria eraikitzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 942.874 euroko inbertsioa bideratu du Biurrun-Olkotzeko Udaletxe berria eta Biurrungo Kontzeju Etxea eraikitzeko, Tokiko Inbertsio Planaren (TIP) bidez. Nafarroako Gobernuak obra osoaren gasturako 323.000 euro jarri ditu; hau da, %35.