Ekaina oso beroa izan da, neurgailu gehienetan batez besteko balioak 3 eta 5 gradutan gainditzen dituzten tenperaturekin. Goñi (+5,2ºC), Sesma (+5,1ºC) eta Irurtzun (+5,1ºC) izan dira batez besteko balioetatik gehien urrundu direnak. Ekainaren 21etik 24ra, toki gehienetan 40ºC-tik gorako tenperaturak izan dituzte.
Inicio
Albisteak-AN Ekainean tenperaturek 3 eta 5 gradutan gainditu dituzte batez besteko balioak Nafarroan






























