Barakaldoko Udalak, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz sustatutako Hiriko Soinuak proiektuaren lehiaketan 150 artistak eman du izena (146 2025ean).
Izena eman duten 150 proposamenak sari nagusirako hautagai izango dira, baina horietatik 33k Barakaldoko proposamenik onena izateko aukera dute (39, 2025ean eta 30, 2024an), 58k euskarazko proiekturik onena izateko baldintzak betetzen dituzte (2025ean, 64 eta 2024an, 46) eta 13k BBK-Berdintasun saria jasotzeko aukera izango dute (2025ean, 10 eta 2024an, 8). Era berean, izena emandako proiektuen %26a (39) berriak dira 2025arekiko.
Izena emateko epea amaitu ondoren, orain epaimahai profesional batek erabakiko du zein artista pasako diren finalera. Kategoria nagusiko, Barakaldoko talderik onenaren kategoriako eta BBK-Berdintasun kategoriako bederatzi proposamen finalistek zuzenean joko dute irailaren 26an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den doako finalean. Artistarik onena euskaraz epaimahai profesionalak erabakiko du zuzenean
Epaimahaia SUA taldeko Janire Lopez artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra) eta Iker Bárbarak (MondoSonoro komunikabidearen Euskal Herria-Errioxa edizioaren koordinatzailea) osatuko dute.
Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 23an eta 24an arituko dira Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuaken festibalean, ibilbide ezaguna duten taldeekin batera. Finala eta jaialdia doakoak izango dira.
«Beste urtebetez, Hiriko Soinuak proiektuak hobetzen jarraitzen du. Lehiaketaren parte-hartzearen errekorra gainditu dugu berriro. Eta 2019tik %50 hazi da partehartzaileen zerrenda.
Bi edizio jarraian daramatzagu BBK-Berdintasun hautagairen kopurua hobetzen, eta hori zen helburuetako bat, nahiz eta lanean jarraitu behar dugun.
Barakaldoko artista onenaren sarirako hautagai diren artistak 30etik mantentzen dira, eta parte hartu duten proiektuen %40ak euskara erabiltzen du euren abestietan. Lehiaketaren parte-hartzea berritzeko gaitasuna ere aipagarria da, zortzigarren edizio honetan %26koa izan baita. Zorterik handiena opa diegu parte hartzen duten talde eta bakarlari guztiei, eta epaimahai profesionalak finalistak aukeratzeko zain geratzen gara, final handi bat ikusteko ilusioarekin «, adierazi du Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.
HIRIKO SOINUAK 2026 LEHIAKETA
Parte-hartzaileak guztira: 150
Barakaldoko artistarik onena izateko hautagai: 33
Euskaraz artistarik onena izateko hautagai: 58
BBK-Berdintasun sarira hautagai: 13
Parte-hartzearen bilakaera:
2019: 99 parte-hartzaile
2020: 101 parte-hartzaile
2021: 129 parte-hartzaile
2022: 141 parte-hartzaile
2023: 142 parte-hartzaile
2024: 143 parte-hartzaile
2025: 146 parte-hartzaile
2026: 150 parte-hartzaile
Informazio gehiago:
Facebook: facebook.com/hirikosoinuak
Instagram: instagram.com/hirikosoinuak






























