Nafarroako Gobernuak, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, laguntza-deialdi bat onartu berri du osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak abian jartzeko, eta horiek eremu bakoitzeko Lehen Mailako Arretako Zentroekin batera garatuko dira. Zehazki, diru-laguntza horietarako guztira 245.000 euro jarri dira, eta helburu bikoitza dute: batetik, bizitza osasuntsu eta osasungarria sustatzeko jarduera fisikoa tresna baliagarri gisa sartzea; eta, bestetik, pertsona sedentarioengan eta patologiak dituztenengan bizimodu aktiboa izateak dituen onurei buruz sustapen- eta sentsibilizazio-lanak egitea osasun-zentroek.
Inicio
Albisteak-AN Nafarroak 245.000 euro bideratuko ditu kirolaren bidez osasuna sustatzeko toki-erakundeetan






























