Osasun Departamentuak gomendatzen du kontu handiz ibiltzea tenperatura baxuek irauten dutenean

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela, tenperatura baxuengatik osasun-alertari eutsi behar baitzaio. Izan ere, gaur, urtarrilak 5, arrisku ertaina izango da Pirinioetan, gutxienez -6,1 ºC-koa, eta arrisku txikia Erdialdean eta Kantauri isurialdean, bihar, urtarrilak 6, mantenduko dena, bai Pirinioetan, bai Erdialdean.