Buesa Arenak 309.537 ikuslerekin itxi du urtea

Koloso urdin-gorria erreferentea izan da aurten ere asistentziari dagokionez. Gasteizko saskibaloiaren epizentroak 309.537 zale hartu ditu 2025ean jokaturiko 34 partidatan, estatu mailan ez ezik, Europan ere pabiloi handienetako bat bezala berretsiz, neurketa bakoitzeko 9.104 zale erregistratuz batez beste.

Europako txapelketan, batez beste 8.667 pertsona joan dira pabiloira 17 partidatan, Endesa Ligako datua 9.540koa izanik 17 lehiatan. 2025a Baskonia eta Real Madrilen arteko norgehiagokara bertaratu ziren 12.453 jarraitzailerekin hasi genuen, urteko markarik onena izanik, amaiera abenduaren 27an emanez, San Pablo Burgosen aurkako partidara etorri ziren 10.878 zalerekin. Bederatzi norgehiagokatan gainditu du Buesa Arenak 10.000ko muga, gure jarraitzaileek taldearekiko duten konpromisoa erakutsiz.