Hezkuntza Departamentuak azken orduetan Uharteko Virgen Blanca ikastetxean irakasle baten aurka izandako mobilizazioak gaitzetsi ditu

Hezkuntza Departamentuak gaitzetsi egin ditu Uharteko Virgen Blanca ikastetxe publikoko Zumedia IGEak bultzatutako mobilizazioak, hainbat jazarpen-egoera eragin baitizkiote ikastetxeko guraso talde batek bere lanpostura iristea galarazi dion irakasle bati.