Segurtasun Sailak Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago gaitzesten ditu

Segurtasun Sailak Amurrion Ertzaintzaren eta ertzain jakin baten aurka agertutako pintadak gaitzesten ditu. Beste behin ere, bizikidetzaren etsaiek beren totalitarismoa inposatu nahi dute, herritarrak Euskadi seguru eta demokratiko batean bizi daitezen lan egiten duten Ertzaintzako agenteak seinalatuz

Segurtasun Sailak bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi dio aipatutako agenteari, baita egunero elkarbizitzaren balioak nagusi izango dituen gizarte bat izateko lanean ari diren Ertzaintzako kide guztiei ere. Era berean, elkartasuna adierazi nahi dio pintadetan agertzen den bigarren pertsonari ere.