Nafarroako Gobernuak gogorarazi du Foru Komunitateko joko-lokaletara sartzeko kontrola izan beharko dutela datorren martxoaren 26tik aurrera

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, gogorarazi du 2026ko martxoan, Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onartu zenetik urtebete betetzen denean, Foru Komunitateko joko-lokalek sartzeko kontrola izan beharko dutela. Halaber, ostalaritzako establezimenduetan instalatutako apustu-makinetan erabiltzailea identifikatzeko betebeharra ere indarrean sartuko da.