INDAFek FITUR Sportera eraman du Nafarroako kirol turismoaren eta ekitaldien estrategia

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI), bere zuzendari kudeatzaile Jorge Aguirreren bitartez, FITUR Sporten egindako Nafarroako mahaian parte hartu du, “Kirol ekitaldien formatu berriak. Kirol anitzeko txapelketetatik, jaialdietatik, kirol-ekitaldi korporatiboetara” izeneko topaketan, ekitaldiak formatu hibridoagoetara, esperientzialagoetara eta publiko desberdinei zuzendutakoetara aldatzen ari diren joerak aztertu dira, baita brandingean, turismoan eta dinamizazio ekonomikoan duten eragina ere.