Tuterako Osasun Barrutiak omenaldia egin die 2025ean erretiroa hartu zuten 29 profesionali

Fernando Dominguez Osasuneko kontseilaria izan da gaur goizean Tuterako Osasun Barrutiak 2025ean erretiroa hartu zuten profesional guztiei eskaini dien omenaldiaren buru. Ekitaldian, Ana Campillo Tuterako Osasun Barrutiko gerenteak ere errekonozimendu hitzak izan ditu erretirodun horientzat.