Nafarroako Gobernuak beste helegite bat onartu eta Sesman biometano planta egiteko proiektuaren baimena baliogabetu du

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak gora jotzeko errekurtso bat onartu du Sesmako udalerrian Biometano Sesma SL enpresak sustatutako biometanizazio-planta bat egiteko baimenaren aurka. Era horretan, Foru Aginduaren bidez, instalazio horri urrian emandako Ingurumeneko Baimen Integratua (AII) bertan behera geratu da.