Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lankidetza-hitzarmena sinatu du Esteribarko Udalarekin, herriko Udal Plan Orokorra (UPO) egiteko. Hitzarmen hori sinatzea nahitaezkoa da Esteribarko Udalak gehienez 150.000 euroko laguntza jaso dezan hirigintza-araudia idazteko.
Hitzarmenaren arabera, Esteribarko UPOren helburu orokorren artean honako hauek sartzen dira: garapen iraunkorrarekiko errespetua sustatzea; herritarren parte-hartze ahalik eta handiena bultzatzea; hirigintza inklusiboko irizpideak kontuan izatea; tresna erraza eta praktikoa izatea; klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea kontuan izatea; dagoen lurralde-inguruneari arreta ematea, inguruko udalerriekiko harremana areagotuz; hiri-sarea hobetzea; oinarrizko azpiegiturak aurreikusi edo eguneratzea; edo bizitegi-lurzoruaren beharrak konpontzea.




























