Kultur programazioaren 31. edizioa 42 herritara iritsiko da ekainaren 19tik irailaren 20ra bitartean

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra.
F* 2026_06_01
T* La consejera presenta la nueva edición del programa Kultur. Le acompañan en la presentación el Director del Servicio de Acción Cultural Lorenzo García Echegoyen y la autora de la exposición, Myriam Cameros Sierra, que se realizará este año en el Palacio de Bértiz.
L* Baluarte, Pamplona.

Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria den Rebeca Esnaolak astelehen honetan aurkeztu du Baluarte auditorioan Kultur programaren 31. edizioa. Aurten, kontzertuak izango dira Nafarroako 42 herritan eta erakusketa bat Bertizko Jauregian Myriam Cameros Sierraren eskutik. Ekimena Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du eta toki-erakundeekin elkarlanean egiten da. Horren helburua da foru-lurralde osoan zehar kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea nahiz Nafarroako ondare historikoaren, artistikoaren eta naturalaren balioa nabarmentzea.