Osasun Departamentuak kontu handiz ibiltzea gomendatu du jai seguru eta osasungarriez gozatzeko, egun hauetan aurreikusitako tenperatura altuak direla eta

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) herritar guztiei gomendatzen die, batez ere kalteberenei, kontu handiz ibiltzeko datozen egunetan aurreikusitako tenperatura altuen aurrean; izan ere, jai ekitaldi ugari egingo dira, besteak beste, Iruñeko eta Lesakako Sanferminak.