Udalak Zarauzko Hiribus zerbitzuko ibilgailuetako bat dohaintzan eman dio Santa Cruz herri caboverdetarrari, Santiago uhartean kokatzen dena. Udalbatzak, ekaineko ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zuen lagapen hori eta, jarraian, Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV) aste honetan bertan sinatu du dohaintza martxan jartzeko hitzarmena.
hiri-garraioko zerbitzu publikoaren flota berritzeko Udalak % 100 elektrikoak diren hiru autobus berri gehitu ondoren, aurrez zerbitzu ematen zuten ibilgailuei bigarren bizitza bat ematea bilatu da. Horregatik, Ayuda Contenedores GKEaren bitartez, autobus horietako bat Cabo Verdera joango da, Santa Cruz herrira, hain zuzen ere.
Esan bezala, lagapena Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakunde nafarrari esker egin ahal izan da, haien eskutik egin baita kontaktua eta haiek izan baitira autobusaren garraioa kudeatu dutenak.





























