Europako Ondarearen 2026ko Jardunaldietan izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 31ra arte

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak aurten ere bat egin du Europako Ondarearen Jardunaldiekin. 2026ko irailaren 26tik urriaren 4ra bitartean izango dira, eta leloa “Arriskuan dagoen ondarea: berpiztea, eustea eta berriz irudikatzea” izango da. Programa behar bezala planifikatzea eta zabaltzea bermatzearren, web orrialde bat prestatu da Udalek eta programaren beste erakunde kolaboratzaile batzuek edizio berriaren esparruan garatu beharreko jardueren proposamenak aurkez ditzaten.