Mendeurreneko Euskal Jai egunean berreskuraturiko ohiturari jarraipena emanez, aurten ere karrozak izango dira Euskal Jaietan. Horretarako Udalak karroza proiektuen lehiaketaren deialdia egin du. Lehiaketa honetan, parte hartzaileek karrozaren proiektua diseinatu beharko dute, eta hori ulertzeko lagunduko duten informazio-mota guztiak (maketak, planoak, argazkiak, marrazkiak, memoria idatzia, etab.) kontuan izango ditu epaimahaiak.
Proiektuak Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira eta honetarako azken eguna uztailaren 27a izango da, 20:00ak bitartean. Proiektuak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Proiektuarekin batera, kartazal itxi batetan, partehartzailearen datu pertsonalak eta N.A.N.aren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren eta proiektuaren kanpoaldean egilearen lema joango da.
Epaimahaiak aurkeztutako proiektuetatik hiru aukeratuko dira. Horiek 2.000, 1.800 eta 1.500 euroko saria izango dute eta bakoitzari 4 x 2,5 metroko plataforma bat utziko zaio.
Karroza proiektu lehiaketaren inguruko informazio gehigarria jasotzeko, Jaiak eta Ekitaldiak departamentuarekin kontaktuan jarri.






























