Bilboko Udaltzaingoak zaintza- eta kontrol-kanpaina berri bat egingo du aste honetan. Honako honetan, motozikletek eta ziklomotorrek hiri barruko bideetan zirkulatzeari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dutela bermatzea izango da helburua.
Kanpaina egiteko hainbat kontrol egingo dira, goizez eta arratsaldez, kokalekua, diseinua edo egoera dela-eta bide-segurtasunerako arriskutsuenak diren lekuetan, eta bereziki zainduko da abiadura, beharrezkoak diren agiriak aldean eramatea eta kaskoa jantzita ibiltzeko betebeharra, besteak beste.
Bilboko Udaltzaingoko agenteek, datozen egunotan, gidarien arau-hausteak jasoko dituzte idatzita, eta gerta liteke haien kontrako salaketak aurkeztea, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak eta jarrerak izanez gero.






























