CEINek eta ANELek hitzarmen bat sinatu dute ekintzailetza kooperatibo berritzailea bultzatzeko, Industria Departamentuaren laguntzarekin

Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN), Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologikorako eta  Digitalerako Departamentuari atxikiak, eta Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak (ANEL) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Nafarroan ekintzailetza berritzailearekin, kooperatibismoarekin eta enpresen sorrerarekin lotutako jarduerak elkarrekin bultzatzeko.