Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Beizamako Udalak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari 1.314 m2-ko lursail bat dohainik lagatzeari, herrian alokairuko gizarte-babeseko hamabi etxebizitza eraikitzeko.
Etxebizitza horien diseinua arkitekturako profesional gazteentzako “Europan” lehiaketaren barruan egin da. Sailak kokapen hori proposatu du arkitekturaren ikuspegitik aurre egiteko landako herrietako erronka demografikoari, bai eta etxebizitza produktiboen, lan egiteko aukera ematen duten etxebizitzen, kontzeptua sakontzeko ere, horien beharra areagotu egin baita pandemiaren ondorioz. Beizamako erronka izan da “Europan” lehiaketaren barruan, bederatzi herrialdetako 40 kokapenen artean, proposamen gehien jaso dituena.