Gorpu bat aurkitu dute Hondarribian, eta baliteke urpekariarena izatea

Gurutze Gorriko ontzi batek pertsona baten gorpua aurkitu du Hondarribiko uretan (Gipuzkoa), astearte honetan, eta baliteke urpekaritza egiten ari zela ostiralean desagertu zen Irungo bizilagunarena izatea.

11:15ean aurkitu dute gorpua, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Identifikatzera eraman dute.

Desagertutako pertsona bilatzeko lanei goizean ekin diete berriro, baina itsas baliabideak bakarrik ari dira horretan.