‘Inkestak eta hauteskundeak’, artículo de Jokin Bildarratz

Hilabete asko daramatzagu Estatuko politikan inkestek diotenaren zurrunbiloan. Gehienek gaizki esaka, inkesten balioa gaitzesten dute; dena dela, gizartearekin lan egitea gustatzen zaionarentzat altxorra dira. Arazoa, agian, zenbaitetan gehiegi eskatzen zaiela da: emaitza zehatzak asmatzea nahi izaten dugu, beste batzuetan komenientzien arabera erabiliak izaten dira…

Egun hauetan bi inkesten berri izan dugu: EITB Focus eta CIS. Hauen arabera ez da erraza jakitea Alderdi Politiko bakoitzak zenbat eserleku aterako dituen, baina joera batzuk argi azaleratzen dituzte: alde batetik, EAJ indartsu dagoela, eta bestetik, bai Alderdi Sozialista zein Alderdi Popularra goruntz doazela.

PSOEk eta PPk hainbatetan erakutsi dute Euskadi ez dagoela euren lehentasunen artean. Alderantziz, Euskal Agenda EAJ-PNVren goiburu izaten jarraituko du; eta Euskal Agenda eta euskal gizartearen defentsa ideia berbera dira.

Euskal gizarteak bere interesak defendatuko duen alderdiari inkestek ematen dizkioten iragarpenak egia bihurtzen lagun dezala!