Amaitu dira Kontxa Pasealekuko eta San Martin eta Zubieta inguruetako obrak

Amaitu dira Kontxa pasealekua egokitzeko eta hobetzeko lanak eta Zubieta eta San Martin kaleen inguruko noranzkoa aldatzeko lanak. Udaleko sail ezberdinek hilabeteak eman dituzte lanean eta bihar amaituko dituzte zeregin gehienak. Hala, zonaldeko puntu ezberdinetako erremateak geldituko dira soilik.

Lanak amaitzearen ondorioz, Kontxa Pasealekuak bere ohiko funtzionamendua berreskuratuko du hainbat hilabetez trafiko mugatuarekin ibili ondoren, eta bi norabideak gaituko dira, Antiguarantz eta Erdialderantz, bai ibilgailu pribatuentzat eta baita garraio publikoarentzat ere. Halaber, Kontxako Pasealekua San Martinekin eta Foruen Pasealekuarekin lotzen duen bidegorriaren zati berria irekitzea aurreikusi da.

Azken hilabeteetan egindako obrei esker, Kontxako barandaren zati bat berritu ahal izan da (Flemingen Monumentuaren eta Errege Bainuetxearen artean), Pasealekuko oinezkoentzako gunea zabaldu da, zuhaitzez osatutako lorategi-bereizketa sortu da, eta bidegorria ibilbide osoan hobetu eta egokitu da

Honekin batera, Añarbeko Uren Mankomunitateak hobekuntza handia egin du inguru horretatik igarotzen den saneamendu-sarean.

Bidegorri sarearen hobekuntza

Lan honen jarduera nagusietako bat bizikleta-bide berri bat prestatzea izan da, Kontxa pasealekua eta San Martin pasealekua lotuko dituena, kale osoa zeharkatuz Foruen pasealekura iritsi arte. Jarduera honek bizikletentzako ibilbide berri bat sortzen du, hiriko bizikleta sarearen prestazioak hobetuz, mendebaldeko aldea Erdialdeko eta Groseko eta Egiako adarrekin lotzen duen ibilbide tronkal berri bat ezartzen baitu. Halaber, La Perla eta Alderdieder arteko Kontxako pasealekutik igarotzen den bidegorriaren zirkulazioaren zati bat deskargatuko du.

Norabide aldaketei dagokionez, Zubietako zirkulazio-fluxuen norabidea aldatu da. Hala, Zubieta Erdialdera sartzeko bidea izatera pasako da eta San Martin, Urbieta kaletik hasita Antiguorantz irteera kalea bilakatuko da. Zubieta kalean ibilgailu pribatuek dagoeneko zabalik dagoen Arrasatate kaletik jarraituko dute, eta autobus, taxi eta motoek Zubietatik jarraitu ahal izango dute Askatasunaren Hiribideruntz.

Nahiz eta oraindik lan batzuk amaitu gabe dauden (markesina berrien instalazioa, berriz pintatzea, hiri-altzariak konpontzea…), inplikatutako sailak (Proiektuak eta Obrak, Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Mugikortasuna, Dbus) presatzen ari dira hiriko gune garrantzitsu honetan proiektu honen xehetasunak amaitzeko.

2022/07/07-an argitaratua