Xabier Legarretak bat egin du Afganistango emakumeen askatasun eskaerarekin

Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria, Bilbon bildu diren emakume afganiarrekin izan da gaur goizean, nazioarteko komunitatea herrikideez ez ahazteko eskatzeko.

«Ez ahaztu Afganistango herria eta, batez ere, emakumeak, espetxe bihurtutako etxeetan giltzapetuta bizi direla; munduko herrialde bakarrean non neskatoek ez duten hezkuntzarako eskubiderik», adierazi dute Afganistango Emakumeen Eskubideen Aldeko Elkarteko ordezkariek.