Donostiako Estropadetako sarrera salmenta

Gizonezkoen sailkatze-estropada abuztuaren 31an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Emakumezkoen sailkatze-estropada, berriz, irailaren 1ean. Bi egun horietan sarrera soilik tribunarako behar da. On line, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta tribunaren ondoan kokatutako leihatilan eros daitezke.

Lehen jardunaldiko eta bigarren jardunaldiko sarrerei dagokienez,

  • Bi igandeetarako Tribuna (irailaren 4koa erosteko loturairailaren 11koa erosteko lotura : 8,00 €) eta Orokorra (irailaren 4koa erosteko loturairailaren 11koa erosteko lotura: 4,00 €) sarrerak online eros daitezke.
  • Orokor murriztua ataleko sarrerak (2,00 €, langabetuentzat, pentsiodunentzat eta 30 urtetik beherakoentzat) txarteldegi fisikoetan (Victoria Eugenia Antzokian, eta estropada-eremurako sarreretan jarriko diran txarteldegietan bi igandeetan) bakarrik erosi ahal izango dira, baldintza hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
  • 12 urte bitarteko haurrak, sarrera orokorra doan.
  • Sei urte bitarteko haurrak Tribuna.n: doan eserlekurik hartu gabe.