Eusko Jaurlaritzak Gasteizko FESTVAL telebista jaialdian Euroeskualdearen koprodukzioari buruzko jardunaldi baten antolaketan parte hartu du

Euroeskualdeko Ikus-entzunezko Lantaldea osatzen duten gobernuek eta lurraldeko kultura-agentziek, 2022ko “NAEN Euroreskualdeko Telesail” sariari amaiera emango diete irailaren 9an Gasteizko FESTVAL telebista-jaialdian Euroeskualdearen koprodukzioari eskainitako jardunaldi bat eskainiz.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da, “NAEN Euroreskualdeko Telesail” Sarirako hautatutako serieen pitching saio batekin. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du EITBk zuzenean transmitituko duen biharamuneko galan. Hauek dira finalistak:

    • Koldo Almandozen Pisukideak, Garabi Filmsek ekoitzia
    • Isis Letterieren Saisons d ‘oiseaux, Novaminak ekoitzia
    • Iban Rusinolen Kantuen kontrabandista, Kestuk ekoitzia
    • Aritz Lazkanoren Parteras y Demonios, Skullmendik ekoitzia
    • Irantzu Varela & Pablo Vikanderen Baile de Máscaras, Malutak eta Bixaguk ekoitzia
    • Miren Berasategiren Kima & Amik, Loturak ekoitzia

Euroeskualdeari buruzko saioan, euroeskualdeko ikus-entzunezko koprodukzioen erronkei eta aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da eta bertan ekoizleek, telebista-kateek eta erakundeek parte hartuko dute. Bertan izango dira:

    • Itziar García Zubiri, ekoizlea eta moderatzailea
    • Fernando Victoria de Lecea, ekoizlea
    • Jérôme Vidal, ekoizlea
    • Aintzane Pérez del Palomar, EITBko ordezkaria, antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna
    • Loïc Legrand,  Kanaldudeko ordezkaria
    • Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria

Izena ematea derrigorrezkoa da : [email protected]. Informazio guztia hemen.