Extremadurako Juntak merezimendu sari berezia eman dio Osalani, laneko arriskuen prebentzioaren alde egindako lanagatik

Extremadurako Juntaren Laneko Segurtasuna eta Osasuna Sustatzeko Sarien VI. edizioa

Extremadurako Juntak sari berezia eman dio Osalani, laneko segurtasuna eta osasuna sustatzeko sarien VI. edizioan. Sari hori Meridan egindako ekitaldi batean eman zaio, Juntako Presidentea Guillermo Fernández Vara jauna buru zelarik. Osalanen hautagaitza Juntako Lan Zuzendaritza Nagusiak proposatu zuen, “duen garrantziagatik eta balio sozialagatik, pertsonen, enpresen, administrazio publikoen eta/edo erakundeen merezimendua aintzatestean Laneko Arriskuen Prebentzioaren alde Extremaduran”.

Saria Asturiasko Institutuari ere eman zaio, eta bi erakundeei “laneko segurtasun eta osasunaren arloan egiten duten lan handia aitortu zaie. Izan ere, kalitate handiko materialak eta puntako ezbeharren aurkako kontzientziazio kanpainak egiten dituzte, eta Extremadurako Administrazioarekin – Extremadurako Juntarekin – lankidetzan aritzeko eta laguntzeko jarrera bikaina erakutsi dute. Gainera, bi erakunde horiek lan-arriskuen prebentziorako politiketan jarraitzeko ereduak dira”.

Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak jaso du saria, eta bere esker ona adierazi du, eta behin eta berriz adierazi du Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea prest dagoela lan-ongizatea sustatzeko lan egiten duten erakunde guztiekin lankidetzan jarraitzeko.