Donostiako hilerriak, Santu Guztien egunerako prest

Polloe, Altza eta Igeldoko udal-hilerriek milaka pertsona hartuko dituzte datorren asteartean, azaroak 1, Santu Guztien eguna dela-eta.

Hilerrien hitzordua da, urtero berritzen dena. Egun horretan panteoiak, horma-hilobiak eta hilobiak txukuntzen dira, jada bizirik ez dauden maite ditugun pertsonak gogoratzen ditugu, eta loreak eta beste oroitzapen batzuk uzten dizkiegu.

Miguel ngel Dez Zerbitzu Publikoetako zinegotziak aholku bat eman du “Santu Guztien egunean sortzen diren jende-pilaketak saihestu nahi dituzuenek gogoan izan aurreko edo ondoko egunetan ere joan zaitezketela hilerrietara. Nolanahi ere, Donostiako Udaltzaingoak zaintza eta kontrol lanak egingo ditu azaroaren 1ean, hilerrien ingurunean arazorik izan ez dadin.”

Dezek gaineratu du «Polloe eta Altzan hilerrietako kaleak identifikatzen dituzten kartel guztiak berritu direla. Aurrekoak kendu dira, zaharkituta baitzeuden, eta berriak jarri dira, Udalaren logoa ere eguneratuta. Gainera, hilerrien ohiko garbiketaz gain, sakoneko garbiketa bat egin da Polloe hilerrira sartzeko plazan, bai eta kale nagusietako espaloietan ere.