2022ko LEP – Hezkuntza: 7.000 plazatik gora Hezkutza Sailaren hautaketa-prozesuen bidez

Hezkuntza Sailak 7.000 plaza baino gehiago deitzen ditu, egonkortze eta oposizio-lehiaketa prozesuen bidez, Sailaren menpeko irakasleen kidego eta lan-kategoria guztietarako. 2022ko azken lauhilekoan egindako deialdiak, aste honetan argitaratzen direnekin eta 2023ko birjarpen-tasarekin batera, goian adierazitako zifrara iristen dira. 2023ko birjarpen-tasak  2022ko urtarriletik abendura bitartean erretiroa hartzen duten langileen kopurua jasotzen du. Hezkuntza Sailak aurreikusten du birjarpen-tasa hori 700 plazatik gorakoa izan daitekeela, irakasleen kidego desberdinetan banatuta. Kopuru hori gehituko zaio, 2023an, EHAAn gaur argitaratu den irakasleentzako oposizio-lehiaketaren deialdiari.

Hautaketa-prozesu horiek gauzatzeak Hezkuntza Sailak kolektibo guztietan bitarteko langileen tasa % 8tik behera murrizteko hartutako konpromisoak betetzen ditu. Horrela, irakasleen, hezkuntza-langileen eta zerbitzuetako langileen egonkortasuna ez ezik, hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzea ere lortzen da, ikastetxeetako klaustroen egonkortasunaren bidez.

Irakasleentzako oposizio-lehiaketa: 2.004 plaza

EHAAK gaur, abenduak 28, deialdia argitaratu du 2.004 irakasle-plaza betetzeko ondoko kidegoetan: Bigarren Hezkuntza; Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua; eta Maisu-maistren kidegoa. Bi hautaketa-prozedura hauen bidez egingo da:

    • Oposizio-lehiaketa arrunta: 2.004 plazetatik 1.810 ohiko oposizio-lehiaketa bidez beteko dira. Hau da, izangaiek oposizio-fasea osatzen duten bi probak (baztertzaileak) gainditu beharko dituzte. 1.113 plaza deitu dira Bigarren Hezkuntzarako; 9 plaza Arte Plastiko eta Diseinurako; eta 688 plaza Maisu-maistren kidegorako.

2023ko birjarpen-tasak, 1.810eko zifra horri 700 plazatik gora gehitzeko aukera emango du.

    • Egonkortzeko oposizio-lehiaketa (edo baztertzailea ez dena): gainerako 194 plazak aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez izango dira, hau da, baztertzailea ez den lehiaketa-oposizioaren bidez. 2020ko abenduaren 31n bitarteko langileek azken 3 urteetan betetako plazak dira. 132 plaza deitu dira Bigarren Hezkuntzarako; 4 plaza Musika eta Arte Eszenikoetarako; eta 58 plaza Maisuen kidegorako.

Merezimendu-lehiaketa: Sukaldea eta Garbiketan 480 plaza; Hezkuntza Berezian 520 plaza

Era berean, EHAAk beste bi deialdi argitaratuko ditu aste honetan, Sukalde eta Garbiketako eta Hezkuntza Bereziko lan-kategorietan plazak egonkortzeko. Plaza horiek merezimendu-lehiaketaren bidez beteko dira.

    • Hezkuntza Berezirako 520 plaza, 6 kategoriatan: Hezkuntza Laguntzako Espezialistak; material Egokitzaile eta Transkribatzailea; Zeinu Hizkuntzako Interpretea; Fisioterapeuta; Terapeuta Okupazionala; eta Gizarte Langilea.
    • 480 plaza Sukalde eta Garbiketarako: 283 plaza sukalderako eta 197 plaza garbiketako langileentzat.

Aste honetan argitaratzen diren hiru deialdietan izena emateko eta agiriak aurkezteko epeak 2023an zehar irekiko dira. Hezkuntza Sailak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko ditu data eta epeak.

Laburbilduta: Hezkuntza Sailaren 2022ko LEP deialdiak

    • 2.004 plaza irakasleen hainbat kidegotan, oposizio-lehiaketa ez-baztertzailearen bidez eta oposizio-lehiaketa arruntaren bidez. Plaza-kopuru hori 700dik gora handituko da 2023ko birjarpen-tasarekin.
        • EHAAn argitaratzea: 2022ko abenduaren 28an
        • Izena emateko epea: ez 2023ko maiatza baino lehen. Hezkuntza Sailak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko ditu datak eta epeak.
        • Hautaketa-prozesu motak:
            • Oposizio-lehiaketa arrunta. 810 plaza ondoko kidegoetarako: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa; Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen kidegoa; Maisu-maistren kidegoa.
            • Aldi baterako egonkortzeko oposizio-lehiaketa (kanporatzekoa ez den oposizioa). 194 plaza ondokoetarako: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa; Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoa; Maisu-maistren kidegoa.
    • 480 plaza sukaldeko eta garbiketako langileen kategorietan:
        • EHAAn argitaratzea: 2022ko azkeneko astea
        • Izena emateko epea: 2023 urtean zehar. Hezkuntza Sailak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko ditu datak eta epeak.
        • Hautaketa-prozesua: merezimendu-lehiaketaren sistema
            • Sukaldea: 283 plaza
            • Garbitzaileak: 197 plaza
    • 520 plaza hezkuntzako lan-kontratuko langileentzat (Hezkuntza Berezia):
        • EHAAn argitaratzea: 2022ko azkeneko astea
        • Izena emateko epea: 2023 urtean zehar. Hezkuntza Sailak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko ditu datak eta epeak
        • Hautaketa-prozesua: merezimendu-lehiaketaren sistema
    • 183 irakasle-plaza, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegorako (10 espezialitatetan):
        • EHAAn argitaratzea: 2022ko abenduaren 12an
        • Izena emateko epea: zabalik dago urtarrilaren 10era arte (egun hori barne)
        • Hautaketa-prozesua: merezimendu-lehiaketaren sistema
    • 3.178 plaza hainbat irakaskuntza-kidegotan (93 irakaskuntza-espezialitatetan):
        • EHAAn argitaratzea: 2022ko irailaren 30ean
        • Izena emateko epea: itxita (urriaren 3tik 31ra)
        • Hautaketa-prozesua: merezimendu-lehiaketaren sistema