Emakundek 1.670.000 euro erabiliko ditu enpresetan, udaletan, elkarteetan eta ikerkuntzan berdintasuna sustatzeko

 EHAAk gaur argitaratu ditu Emakundek ematen dituen bost diru-laguntza, besteak beste, enpresetan, udaletan, elkarteetan eta ikerkuntzan berdintasuna sustatzeko 2023. urtean.

Hala, alde batetik, enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdia argitaratu da gaur, berdintasun-diagnostiko eta -plan bat egiteko laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa homologatuen kontratazioa diruz laguntzeko. Laguntzen zenbatekoa 400.000 eurokoa da, eta 10 eta 100 langile arteko enpresetan lehen berdintasun-planak diseinatzera bideratuta daude, bai eta planak 901 eta 902 errege-dekretuetara egokitu behar dituzten eta gutxienez 10 langile dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeetan ere.

Bestalde, 500.000 euro bideratuko dira udalerri, koadrila eta mankomunitateetara, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko.

Halaber, emakumeen elkarteen berdintasunaren aldeko jarduerak sustatzen dira, 400.000 euroko diru-laguntzarekin. Eta, aldi berean, emakumeen aurkako indarkeriazko portaerei buruzko sentsibilizazio- eta/edo prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten elkarte eta fundazioentzako 300.000 euroko laguntza argitaratu du gaur aldizkariak.

Azkenik, gaur ere argitaratu da emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa-lanetarako hiru beken deialdia, 2023rako, 70.000 euroko balioarekin.

 

ENPRESEN DEIALDIA

EMAKUMEEN ELKARTEENTZAKO DEIALDIA

INDARKERIA ARLOKO ELKARTEENTZAKO DEIALDIA

UDALEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

IKERKETA BEKAK