Soberakinaren zati handi bat Loiolako Kuartelak erosteko bideratuko da

Donostiako Udalak 2022ko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du, eta emaitza honakoa izan da: Udalak 8,6 milioi euroko superabitarekin amaitu du, hain zuzen ere, gehienbat Loiolako Kuartelak erosteko erabiliko den superabita.

Diru-sarrera arruntak eta apartekoak

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok nabarmendu du, Udalaren diru-sarrera arruntak 23,5 milioi euro handiagoak izan direla, hau da, %6,5 handiagoak. Izandako diru-sarrera arruntei esker, Udalak ez ditu erabili behar izan aparteko diru-sarreretan aurreikusita zeuden 13,3 milioi eurotako mailegu berriak.

Gastu arruntak eta inbertsioak

Bestalde, iazko ekitaldian gastu arrunta aurreikusitakoa baino 25,1 milioi euro txikiagoa izan da – 0,4 langile-gastuan, 14,3 funtzionamendu gastutan, 10,3 diru-laguntzatan, eta 0,04 kreditu globalean -.

Inbertsioei buruz, Udalak aurreikusitakoaren %34,71 exekutatu du. Hortaz, 2023ko ekitaldira 113,9 milioi euro zenbatzen dituzten inbertsioak gehitu ditu.