Elektromedikuntza Jardunaldia

Gaur, maiatzak 26, Elektromedikuntzako jardunaldia egin dute Espainiako Elektromedikuntza eta Ingeniaritza Klinikoko Elkarteak eta Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIak Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Bileraren leloa Etorkizunaz ikasten izan da, eta Eduardo Resines EEC ESIko Zerbitzu Orokorretako zuzendariordeak eta Antonio M. Ojeda SEEICeko presidenteak inauguratu dute.

Topaketa Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ingeniaritza Biomedikoko Zerbitzuak antolatu du, eta hiru lan-mahai izan ditu: 1) Ikasitako ikasgaiak: Inveat; 2) Adimen artifiziala elektromedikuntzaren zerbitzura; eta 3) Elektromedikuntzako kontratuetarako adierazleen gidaren aurkezpena.