Erakunde gasteiztarrak eta Trent Forrestek amaitutzat eman dute euren arteko lotura bi denboraldiren ondoren. Gasteizen pasatako denboran, joko-antolatzaile estatubatuarrak 123 neurketa jokatu ditu elastiko urdin-gorriarekin. Azken denboraldi honetan, Baskoniak erdietsitako Errege Kopako MVP-a izan zen, hiru lehia erabakigarrietan bikain jardun ostean.
Markquis Nowellek 34 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin Endesa Ligaren eta Euroligaren artean.
Eugene Omoruyi 2025eko abenduan iritsi zen Kosner Baskoniara eta ordutik 52 partida jokatu ditu Endesa Liga, Euroliga eta Errege Koparen artean. Hegal pibotak 9.8 puntu eta 9.9 balorazio erdietsi ditu batez beste, funtsezko pieza izanik 2026ko Errege Kopan.
Kosner Baskoniak eta Gytis Radzevideiusek euren bideak bereizi dituzte jokalari lituaniarrak denboraldi honetan elastiko urdin-gorria defendatu ostean. Gytis 2025eko abenduan iritsi zen klubera, 55 partida ofizial jokatuz eta 2026ko Errege Kopa irabaziz.
Jesse Edwardsek bere etapa urdin-gorriari amaiera eman dio martxoan Zurbanoko taldea indartzera iritsi ondoren. Jokalari nederlandarrak 17 partida jokatu ditu Endesa Ligan.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei etapa honetan klubarekin izan duten konpromiso eta profesionaltasunagatik, eta denei zorterik onena opa diegu beren etorkizunean. Eskerrik asko, mutilak!






























