BAFFEST 2023 emakume argazkilarien 8. festibalak baditu finalistak

Barakaldoko BAFFEST festibala aurrera doa etengabe, egitarauan aurreikusitako urratsak eginda; hala, ekainean, BAFFEST 2023 Emakume Argazkilarien 8. Lehiaketan finalista izango diren argazkilariak hautatuko dira. Antolakuntzako kideen esanetan, aurtengo edizioaren balantze ona egin behar da, parte hartzea ugaria izan baita: 150 lan aurkeztu dira lehiaketan. Bederatzi finalistek aurrez aurre defendatuko dute euren lanak, urriaren 7an, Barakaldoko Clara Campoamor gizarte-etxean. Egun horretan bertan, arratsaldearen amaieran, txapel horia jantziko diete BAFFEST eta Barakaldo sarietako bi irabazleei.

Bederatzi finalistak joan den 8an eta 9an aukeratu dira, Bilbon eta Donostian egin diren ikustaldietan. Hilaren 9an, San Telmo Museoan (Donostia), estatuko iazko irabazlea izan zen Meritxell Ahicart argazkilariaren aurkezpena entzun ostean, 9 argazkilari finalisten izenak argitaratu dira:

  • Ana Pecci – Miranda
  • Carolina Diego – Eritrosina
  • Dana Balajovsky – Peluche
  • Eva G. Herrero – La isla de las urracas
  • Maider Jimenez – Aquí ninguén fala diso
  • Malu Reigal – Manolete
  • Miriam Montano – Bilis Negra
  • Paula Tudela – Das ende
  • Paula Yubero – Papá me llama princesa

Carmen Dalmauk, Tamara Garciak eta Susana Marrek osatutako epaimahaiak argazkilari baten lana aukeratuko du, eta horixe izango da BAFFEST 2023 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazlea, 500 euroko saria jasoko duelarik. Beste argazkilari baten lana ere aukeratuko du, egile bat ere hautatuko du, hots, BARAKALDO 2023 sariaren irabazlea, horrek ere 500 euroko saria poltsikoratuko duela. Hautaturiko 9 argazkilariek bi sariok eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, lehiaketako bi irabazleek banakako erakusketa aantolatuko dute 2024ko edizioan (erakusketon ekoizpena jaialdiaren konturakoa izango da).

Emakumeek egindako argazkiez gozatzeko jaialdia irailaren 29tik urriaren 31ra egingo da, Barakaldoko hainbat tokitan; horren barruan, BAFFEST Argazki Asteburua, berriz, urriaren 7an eta 8an egingo da. BAFFESTen helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Barakaldoko Udalak bultzatutako ekimen hau indarberriturik dator, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik.

Gainera, auretngo edizioan, bertatik bertarako harremanak landu eta estatu mailan argazkigintzaren arloan lan egiten duten argazkilarien arteko loturen sorrera bultzatu nahi ditugu, bide horretan, bitarteko eta ahalegin gehiago inbertituz.

Aurtengo programazioaren berrikuntza nagusietako bat dugu Charlas BAFFEST Hitzaldiak zikloa. Doako saioak eskainiko dira, 19:00etan, Clara Campoamor gizarte-etxean. Gainerako hitzaldiak honako hauek izango dira:

  • Irailaren 15ean: ¿Qué hemos aprendido en el local? (Zer ikasi dugu lokalean?), Deebo Barreiro eta Karina Morante.
  • Azaroaren 3an: Inventario de la mirada (Begiradaren inbentarioa), Lurdes Basolí.

Bestalde, BIC Bizkaia Ezkerraldea (Barakaldo) izango da aurtengo edizioaren beste gune esanguratsu bat, hainbat tailer antolatuko baitira han. Tailerrotan parte hartzeko, izena eman behar da aurretiaz [email protected] helbidean. Gainerako tailerrak honako hauek izango dira:

  • Irailaren 16an: Proiektuen klinika, Deebo Barreiro eta Karina Moranteren eskutik. 4 ordu. 40 euro.
  • Azaroaren 4an: Begiradaren inbentarioa, Lurdes Basolíren eskutik. 7 ordu. 60 euro.