Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeei eta kidego diplomatikoari EUSKADIKO 2030 AGENDA FOROA eta NOW 2030 PROPOSAMENA aurkeztu dizkie

Europako Batasuneko eta Kanpo Ekintzako Idazkaritza Nagusiko eta Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendako Idazkaritza Nagusiko arduradunak gaur goizean bildu dira Madrilen nazioarteko hainbat erakundetako eta Nazio Batuen ordezkariekin, bai eta hainbat herrialdetako enbaxadekin ere, Now 2030 Euskadi Proposamena aurkezteko eta Euskal Autonomia Erkidegoak ODei egindako ekarpenaren berri emateko.

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzan egin da topaketa, eta Jonan Fernández Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako idazkari nagusiak, Conchi Quintana Kanpo Ekintzako zuzendariak, Asier Aranbarri Gizarte Berrikuntzako zuzendariak bai eta egoitza Madrilen duten Nazio Batuen nazioarteko erakunde eta entitate hauetako ordezkariek ere: UN HABITAT, Munduko Ituna-Global Compact, OIM-Organismo Internacional de Migraciones, UNICEF, ACNUR, UNRWA eta OIT; eta Kolonbia, Frantzia, Mexiko, Norvegia, Herbehereak, Portugal eta Dominikar Errepublikako enbaxadetako ordezkariek.

Lan-topaketak balio izan du kidego diplomatikoko eta nazioarteko erakundeetako kideei Euskadiko Now 2030 Proposamena aurkezteko, GJHei eta 2030 Agendari egiten dien ekarpenaren berri emateko, batez ere aurrekontuak lerrokatzeko eta GJHen jarraipena eta ebaluazioa egiteko ahaleginei dagokienez, erakunde-mailen artean; gizarteak GJHei egiten dien euskal ekarpenean inplikatzea, bereziki GJHak erakunde mota guztien kudeaketan sartuz; eta, azkenik, Nazio Batuen 2030eko Tokiko Idazkaritza Bilbon kokatzea, 2030 Agenda ezartzeko prozesuak aurkitzeko helburu orokorra baitu.

Euskadi 2030 Agenda Foroak, EAEko erakundeen eta gizarte-eragileen artean 2030 Agendaren gobernantza partekatuaren organoa denak, foro horren laugarren adierazpena onartu zuen 2023ko martxoaren 15ean. Adierazpen horren edukiak balio izan du Iñigo Urkullu lehendakariak Amina Mohammed Nazio Batuen idazkariorde nagusiari zuzendu dion 2030erako Now Proposamena aurkezteko. Proposamen hori Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteari, Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidenteari eta Mathias Cormann ELGAko idazkari nagusiari ere bidali zitzaien.

Lehendakariak adierazi zuen “2030 Agendak premia eta aukera izaten jarraitzen duela. Planeta gisa, ezinbestean, aurrera egin behar dugu hura betetzen, eta erronka hori pasatzen utzi behar ez dugun tren bat dela onartu. Pasiboki onartzen badugu egungo inertziak bere debaluazio-ibilbideari eustea, aldaketarik gabe 2030era arte, azken balantzea negatiboa izango da argi eta garbi. Ekintzaren Hamarkadak 7 urte eta erdiko erreakzioa behar du orain. Inflexio-puntu bat”. 2023ko irailaren 19an eta 20an, Nazio Batuek GJHen goi-bilera egingo dute. Now, 2030 proposamenak bere formatua eta ondorioak zabaltzea planteatzen du. “Estatuburuen eta gobernuburuen goi-bilera formal berri bat egitera mugatuko ez den prozesu bat antolatzearen aldeko apustua” egin du.

Gaurko ekitaldia Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzan duela 10 urtetik hona Euskadiko plan eta ekimen estrategikoak ezagutarazteko Eusko Jaurlaritzako arduradunen eta diplomatikoen eta nazioarteko erakundeetako ordezkarien artean egiten ari diren bileren ohiko egutegiaren parte da.