SEXU-INDARKERIA: GIZARTEAREN ISILTASUNA

2023ko uztailaren 16an iritsi zen albiste hau sare sozialen bidez, aurtengo apirilean Mexikoko El imparcial egunkarian izandako gertakari batzuengatik. Hauxe jaso zen bertan: Estatu Batuetako agintariek hirurogeita zazpi gizonen aldetik sexu-erasoak pairatu zituen zortzi urteko neskato bat aurkitu dute. Adingabea gurasoekin eta beste bidaia-lagun batzuekin muga zeharkatzen saiatzen ari zela gertatu zen, Estatu Batuetan etorkizun hobearen bila. Poliziak emandako informazioaren arabera, droga-kartelekin lotutako ustezko delitugile batzuek geldiarazi zuten taldea. Adingabea eta bere ama izan ziren bizirik atera ziren bakarrak. Egun batzuk geroago, agintariek biak aurkitu eta ohiko osasun-azterketa egin zieten, ABC Noticias MX aldizkariak jakitera eman duenez.

Albisteak ez du inolako albistegirik ireki, eta ez da ezein egunkariren portada izan. Kasuak asteburu honetan hartu du garrantzia baina apirilean gertatu zen; izan ere, orduan –adingabea aurkitu zutenean– ez zitzaion beharrezko garrantzia eman. Adingabea mutu zegoen osasun langileek osasun azterketa egin ziotenean. Neskatoak oihuka eman zituen sexu erasoak jasan zitueneko gauak. Estatu Batuetako agintariek ez dute datu gehiago eman, baina nabarmendu dute halako egoerak ez direla bakanak. Adingabeek eta emakumeek esperientzia traumatikoak jasaten dituzte.

Sexu-indarkeria jazoera bereziki garrantzitsua da. Lancet aldizkarian, aurtengo otsailean, jakinarazi zen lau emakumetik batek bikotekidearen aldetik indarkeria fisikoa edo sexuala jasan duela noizbait bere bizitzan. Orain arteko azterketarik osoenak –OMEren datu-base globalarekin egindakoak– «zifra kezkagarriez» ohartarazten du, baita emakume gazteen artean ere. Mila milioitik gora. Hori da beren bikotekideek bizitzako uneren batean jo, mehatxatu, oihukatu edo bortxatu dituzten emakumeen kopurua. Munduko 15-49 urteko emakumeen % 27, hain justu. Eta zazpi emakumetik batek halako indarkeriaren bat jasan du azken urtean. Eta zazpitik batek halako indarkeriaren bat jasan du azken urtean.

Datorren azaroan, Genero Indarkeriari eta Sexu Indarkeriari buruzko Estatuko XIV. Jardunaldiak egingo dira Bilbon; zehazki, azaroaren 2an, 3an eta 4an egingo da Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatutako eta Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusiak babestutako ekimen hori. Bilbon egingo den jardunaldi horietan, sexu-indarkeriari helduko zaio, mintzaldi, mahai-inguru eta tailerren bidez; zehazki, sexu-indarkeriaren egiturazko kausak, hura nola azaleratzen den, tratamendu eta laguntza jarduketak eta esku hartzeko erronkak aztertuko dira.

Karmele Jaioren Aitaren etxea eleberriaren testu honekin, osasun-langile guztiak jardunaldietan parte hartzera animatu nahi ditut.

“Describí mi violación. Con todo detalle. Aunque nunca ha sucedido en realidad. Describí mi violación en un documento Word con palabras que encajaron a la primera las unas con las otras, como si hubiesen estado organizándose por su cuenta dentro de mi cabeza durante mucho tiempo. Y pensé: todas las mujeres seriamos capaces de hacerlo………Porque todas hemos vivido la angustia de esa pesadilla. Todas hemos imaginado alguna vez la terrible situación. Todas hemos andado por la calle con esa posibilidad rondándonos por la cabeza. Y la espalda. Y la nuca.”

Jardunaldiek POSTER formatuko komunikazioak aurkezteko aukera ematen dute, 2023ko irailaren 8ra arte sexu-indarkeriaren aurkako esperientziak, ekimenak edo jardunbide egokiak erakusteko.

Edizio honetan, poster-formatuko komunikazioetarako GAIAK honako hauei buruzkoak izango dira:

  • Sexu-indarkeriari buruzko ikerketa eta ezagutza sortzea.
  • Sexu-indarkeriaren prebentzioa

https://jornadasviolenciadegenero2023.com